Maiatza 29th, 2007 by saris
Asko izan dira “Spriengfieldeko familia bitxia” zenbait urteetan zehar akonpainatu dituzten abeslari eta musika taldeak; “The Who”, “Red Hot Chili Peppers”, “U2″, “Smasing Pumpkins” eta”Britney spears”, adibide gisa.
Aipatutakoen eredua jarraituz, Green Day izango da “The Simpsons” marrazki bizidunetan parte hartuko duen talde berria. Hirukote amerikarrak kanta klasikoaren euren berezko bertsioa sortu dute uztailaren 27an kaleratuko den “the simpons” pelikularentzako. Gainera, diotenez, protagonistak izango dira filmaren zati txiki batean.

Zoritxarrez, pelikularen kalerakuntza baino hiru egun lehenago arte ezin izango dugu abestia entzun; hau uztailaren 24ean plazaratuko baita.
The Simpsons gustatzen zaizuenentzat hemen duzue filmaren aurrerakina. BESTERIK GABE, HURRENA ARTE!
Posted in Sailkatugabeak | No Comments »
Maiatza 6th, 2007 by saris
Kaixo lagunak! Kontzertuak gustatzen? adi ba, zuentzat berri interesgarri bat dut eta:
Ekainaren 14ean NATASHA BEDINGFIELD, Melendi, El sueño de Morfeo, Nena daconte, Tokio hotel eta La quinta estación, Madrileko “Las Ventaseko” zezen plazan izango ditugu MTV DAY ospakizuna dela eta.

6 orduz musika zoragarri honetaz gozatzea ahalbideratzen diguten sarrerak jadanik salgai daude , euren kostua 18€ delarik. Sarrerak “ticktackticketen” edo webgune honetan eskuratu ditzakezue. Hala ere, ez galdu “Got2b” zozketatzen dituen sarrerak irabazteko aukera eta egin klik hemen. Ekintza honetan bilduko den dirua UNICEFen haur HIESaren aurkako kanpainara zuzenduko delakoaren jakinaren gainean jarri nahi zaituztet.
Joateko abagunea ez baduzue, MTVk ekainaren 17an emanaldia telebistan igorriko duela jakinarazi nahi dizuet. Gainera, egunean bertan eraikiko den estaldurari esker, mtv.es edota wap.mtv.es webgunetan ekitaldiari buruzko zenbait eduki eskuratzea posible izango duzue.
Besterik gabe hauxe da guztia, oraingoz behintzat. Laster arte!
p.d: Jakin ezazue Natasha Bedingfielden azken bideoa ikusgai dagoela bideoklipen atalean.
Posted in Sailkatugabeak | No Comments »
Maiatza 4th, 2007 by saris
Kaixo denori! Sortu-berri dudan blog honetan musikari buruzko berri eta iruzkizun interesgarriak aurkitzeko aukera izango duzue. Ez pentsa inongo aditua naizenik, nire helburu bakarra nahi duen jende guztiarekin musikari buruzko zenbait gauza partekatzea da. Beraz, musikazale amorratuak bazarete, hementxe duzue zuen TXOKOA.
Besterik gabe, laster harte!
p.d: Ikusi dezakezuen bezala, eskubialdean bideoklipak ikusteko lehio txiki bat duzue. Denbora pasa ahala hemen bideo berriak zintzilikatuko ditut.
Posted in Sailkatugabeak | 1 Comment »