ADI MUSIKAZALE!

Kaixo lagunak! Kontzertuak gustatzen? adi ba, zuentzat berri interesgarri bat dut eta:

Ekainaren 14ean NATASHA BEDINGFIELD, Melendi, El sueño de Morfeo, Nena daconte, Tokio hotel eta La quinta estación, Madrileko “Las Ventaseko” zezen plazan izango ditugu MTV DAY ospakizuna dela eta.

6 orduz musika zoragarri honetaz gozatzea ahalbideratzen diguten sarrerak jadanik salgai daude , euren kostua 18€ delarik. Sarrerak “ticktackticketen” edo webgune honetan eskuratu ditzakezue. Hala ere, ez galdu “Got2b” zozketatzen dituen sarrerak irabazteko aukera eta egin klik hemen. Ekintza honetan bilduko den dirua UNICEFen haur HIESaren aurkako kanpainara zuzenduko delakoaren jakinaren gainean jarri nahi zaituztet.

Joateko abagunea ez baduzue, MTVk ekainaren 17an emanaldia telebistan igorriko duela jakinarazi nahi dizuet. Gainera, egunean bertan eraikiko den estaldurari esker, mtv.es edota wap.mtv.es webgunetan ekitaldiari buruzko zenbait eduki eskuratzea posible izango duzue.

Besterik gabe hauxe da guztia, oraingoz behintzat. Laster arte!

p.d: Jakin ezazue Natasha Bedingfielden azken bideoa ikusgai dagoela bideoklipen atalean.

Leave a Reply