GREEN DAY ETA “SIMPSONDARRAK”
Asko izan dira “Spriengfieldeko familia bitxia” zenbait urteetan zehar akonpainatu dituzten abeslari eta musika taldeak; “The Who”, “Red Hot Chili Peppers”, “U2″, “Smasing Pumpkins” eta”Britney spears”, adibide gisa.
Aipatutakoen eredua jarraituz, Green Day izango da “The Simpsons” marrazki bizidunetan parte hartuko duen talde berria. Hirukote amerikarrak kanta klasikoaren euren berezko bertsioa sortu dute uztailaren 27an kaleratuko den “the simpons” pelikularentzako. Gainera, diotenez, protagonistak izango dira filmaren zati txiki batean.

Zoritxarrez, pelikularen kalerakuntza baino hiru egun lehenago arte ezin izango dugu abestia entzun; hau uztailaren 24ean plazaratuko baita.
The Simpsons gustatzen zaizuenentzat hemen duzue filmaren aurrerakina. BESTERIK GABE, HURRENA ARTE!